Larrabetzuko Belarrinaga auzoan panpa-lezka kendu dute

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 22a, 13:40

Larrabetzun panpa-lezkarik ez taldeak landare inbaditzaile hori kentzeko auzolana egiteko deia egin du asteburuan eta lagun batzuek erantzuna eman zioten deialdiari. Beraz, Belarrinaga auzoan, Larrabizkarra baserriaren ondoan, panpa-lezka desagerrarazi dute. Auzolana espezie Inbaditzaileei buruzko 3. Astearen barruan, SEI 2023, egin da.

Panpa-lezka, cortaderia selloana, espezie exotikoa arriskutsua da: batetik, azkar hedatzen delako eta bertako flora desagerrarazten duelako; bestetik, lurraren emankortasuna eta paisaiaren kalitatea murrizten dituelako; eta azkenik, alergia dutenei arazoak ekartzen dizkielako. Panpa-lezka espezie inbaditzaileen katalogoaren barruan dago, hau da, debekatuta dago horren jabea izatea eta landa lantzea, leku batetik bestera eramatea eta saltzea edo erostea.