Larrabetzuko frontoia eraberritzeko lanak

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 7a, 12:44

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, irailean lanak egingo dira herriko frontoian. Horrela, teilatu osoa aldatuko da itoginak kentzeko; eguzki-plakak jarriko dira energia garbiak erabiltzeko; eta sarreran ate bikoitza ipiniko da isolamendua hobetzeko. Lanek 268.000 euroko aurrekontua dute. Azaldutakoaren arabera, Olarreta pilota elkartearen eta Xaker kirol-zerbitzua ematen duen enpresaren ordezkariekin batu da udala, eta adostu dute irailaren lehen hamabostaldian frontoia irekita egongo dela eta lanak gero hasiko direla. Era berean, aukera batzuk landuko dituzte, lanak egiten diren bitartean eragile biek euren jarduera egin dezaten.