Gazte Egune uztailaren 29an egingo dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 10a, 11:01

Belako taldea

Hori Bai gaztetxeak Gazte Egune antolatu du Larrabetzun uztailaren 29rako. Urtero moduan, egun osoko jai erraldoia prestatu dute Euskal Herriko gazteak batzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko. Besteak beste, Belakok, Kaleko Urdangak eta Raimundo el Castanerok kontzertua egingo dute.

Jaia goizean hasiko da, Kittu taldearen eskutik. Horiek Euskal Herriko gaurko eta betiko abestiak euren estilo propioan joko dituzte kalez kale. 15:00etan bazkaria izango da. Han izena emateko, posta elektronikoa idatzi behar da horibaigaztetxea@gmail.com helbidera, uztailaren 23a baino lehen. Menu beganoa eskatzeko aukera ere badago. 17:00etatik aurrera olinpiadak egingo dira eta horiek bukatzen direnean, 19:30ean, Sakatu elektrotxaranga kalejiran ibiliko da herritik.

Gauean, 22:15ean, ekitaldi labur bat egingo da eta ostean, 22:30etik aurrera, musikaren txanda izango da: Belako, Kaleko Urdanga eta Raimundo el Castanero. Gainera, gauean dj batzuk arituko dira Hori Bai gaztetxean: Pantx Records, Denso eta Puñales.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).