Aurrelari larrabetzuarra Olarreta herriko taldean hasi zen jokatzen, baina gaur egun Sestaoko Lagun Artea klubean aritzen da. Otsailean elkarrizketa egin zion Aikor! aldizkariak eta han Munduko Txapelketa jokatzeko ametsa duela esan zuen.
Espainiako pilota selekzioa pilotari bila dabil 2024ko 22 urte azpiko Munduko Txapelketarako, eta horregatik deialdia egin du. Deialdiaren barruan, Endika Garcia palista larrabetzuarra dugu. Endika eta beste pilotariak Iruñean batuko dira uztailaren 28tik 30era bitartean, eta saio batzuk egingo dituzte elkarrekin, selekzioaren entrenatzaileen agindupean.