Ez da gertatzen den lehenengo aldia. Iaz, esate baterako, mediku barik ere ibili ziren larrabetzuarrak, Osakidetzak Larrabetzuko medikuaren oporretan ordezkaririk jartzen ez duelako. Aurreko urteetan herritarrak kexatu dira eta hainbat ekintza egin dituzte euren desadostasuna adierazteko: elkarretaratzeak Galdakaoko ospitalean egin dira, baita herrian ere. Osakidetzak hitzordua Galdakaoko ospitalean eskatzeko esan die larrabetzuarrei; eta arazoa larria bada, larrialdietara joateko.