Kirol-ikastaroetan izena ematea, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 19a, 09:25

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, irailaren 1ean zabalduko da udalaren kirol-ikastaroetan izena emateko epea, eta hilaren 15ean amaituko da. Zehatz-mehatz, hurrengo ikastaro hauek emango dira: nagusientzako soinketa, txirrinbike, body trainer, mantentzeko gimnasia, pilates, yoga, total body fitness, zumba eta mammy fit. Izena ematea kiroldegian egin behar da.