Onetsi da Ibaizabalgo bizipistako bigarren tartearen trazadura-proiektua, Boroa eta Erletxeta artean

a: Ibaizabalgo bizipistako lehen zatia martxoan inauguratu zen 2023ko uzt. 26a, 13:49

Bigarren tartea Erletxetan hasiko da (industrialdearen ondoan), Kortederra auzotik igaro, eta Boroako industrialdean amaituko da (Amorebieta-Etxano), Galdakao eta Ibaizalgo bizipistako lehen zatia lotuz. Bizkaiko Foru Aldundiak ia 1,6 milioi euro ipiniko ditu lanetan, eta horiek 15 hilabete inguru iraungo dute. Bestalde, etorkizunean Erletxeta eta Larrabetzun artean ere egingo da bizipista. Azken zati hori da Txorierriko Bizipistaren proiektuaren parte, eta 3,4 kilometroko luzera izango du. 

Bigarren tartea lotuko da dagoeneko Iurreta eta Amorebietaren artean erabilgarri dagoen 5,5 kilometroko bizipistara. Esan moduan, hirugarren tartea egingo da Erletxeta eta Larrabetzuren artean. “Bizikleta-bideak 13,5 kilometro izango ditu guztira, eta gaitasun handia, hiriguneak, auzoak, merkataritza- eta industria-poligonoak eta ikastetxeak lotzeko. Aukera erosoa eta segurua izango da bizikleta eguneroko joan-etorrietan gehiago erabiltzea sustatzeko”, esan dute Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak kaleratutako prentsa-ohar batean.

Ibaizabalgo bizipistaren lehenengo tartea 2023ko martxotik dago erabilgarri. Bizipista bizikleta zein oinezkoentzako ibilbidea da: Zubieta industrialdean hasten da, Amorebieta-Etxanon, eta AP-8 autobidearen paraleloan jarraitzen du. Ibilbide horretan hainbat auzo zeharkatzen ditu (San Miguel Dudea, Erkoles, Euba, Berna eta Arriandi) eta Mallabiena industrialdean amaitzen da, Iurretan. Bizipistaren bi muturrak lotuta daude aurretik zeuden bizikleta eta oinezkoentzako udal bideekin.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).