Hori Bai Eguna

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 28a, 11:51

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeko kideek Gazte Eguna antolatu dute biharko, uztailak 29. Besteak beste, bazkaria, olinpiadak eta kontzertuak prestatu dituzte; hala ere, ospakizunekin jarraituko dute uztailaren 31n, San Inazio Egunean, egun horretan Hori Bai Eguna izango baita. Goizean, txistulariek girotuko dituzte herriko txokoak, eta herri-bazkariaren ostean, mus-txapelketa izango da. Eguna biribiltzeko, 20.30ean erromeria izango da Altxaporru taldearen eskutik.