Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, irailaren 18an hasiko dira herriko frontoiaren teilatua birmoldatzeko eta bertan eguzki-plakak ipintzeko lanak. Aurreikuspenaren arabera, lanek 12 aste iraungo dute. Lanak direla-eta itxita egongo da kirol-azpiegitura eta horregatik beste leku batzuetara eramango dira kirol-ikastaroak; Gure Etxea eraikinera eta eskolara, hain zuzen ere. Bestalde, kirol-ikastaroetan izena emateko epea irailaren 18ra arte izango da zabalik frontoian bertan. Besteak beste, total body fitness, yoga, pilates eta nagusientzako soinketa eskainiko dira.