Domeka amaitzeko, euri-zaparrada handi-handiak eta ekaitza elektrikoa izan genituen atzo gauean. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko 21:00ak arte, izan daitezkeen prezipitazio handiengatik. Bideoan Iratxe Pirlak etxeko balkoitik, Larrabetzutik, grabatutako irudiak ditugu. Bideoak eta argazkiak aikortxori@aikor.com helbide elektronikora bidali daitezke, edo whatsappez 747 406 561 telefono-zenbakira.