Larrabetzuk eskola-garraioaren gatazka lehenbailehen konpontzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 14a, 11:20

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren eta eskolara joateko autobus-zerbitzua ematen duten enpresen arteko gatazkak eragina du herriko 60 ikaslerengan baino gehiagorengan. “Institutua herritik 10 kilometrora dago, eta ikasle batzuek orain Bizkaibusean joan behar dute institutura, edo gurasoek eramaten dituzte horrek dakarrenarekin. Gainera, Morgatik Larrabetzuko eskolara etortzen diren umeek ere ez dute autobus-zerbitzurik”. Udalak gutuna bidali dio Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuari, egoeraren berri emateko eta “gure seme-alabentzako doako garraio-zerbitzu faltaren arazoa lehenbailehen konpon dezan” eskatzeko. 

Ikasturtea joan den eguenean hasi zen, eta hainbat ikaslek ez dute ikastetxera joateko autobus-zerbitzurik. Izan ere, autobus-enpresa batzuek zerbitzurik ez ematea erabaki dute, ez daudelako ados Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako baldintza ekonomikoekin. Alde biak ez dira ados jartzen, eta ondorioz, ehunka ikasle daude zerbitzu barik; Txorierrin 302 ikasle inguru dira.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).