Idoia Andres Granado, joskina eta sortzailea
Larrabetzuarraren josteko makinatik eta sortze-prozesu sakon batetik lagun eta ezagunen artean modan ipini diren hainbat osagarri ateratzen dira, hala nola, nezeserrak, poltsoak, karterak, zorroak, motxilatxoak eta umeentzako kubo sentsorialak. “Halakoak egiten ditut, alde batetik, lasaitasuna ekartzen didalako, eta bestetik, sortzeko beharra askatu behar dudalako”. Oihalen zale amorratua da eta liluratzen dute haiei buruz ikertzeak eta material ezberdinekin jolasteak. Bere zaletasunari buruz gehiago jakingo dugu hurrengo aldizkarian eta laster webgunean.