Larrabetzuko Udalaren hitzetan, herritar gehienek ibilgailuak aparkatzeko arauak betetzen badituzte ere, kexa asko jaso dira, kalean udalerriko zenbait ibilgailu txarto uzten direlako. “Kasu batzuetan aparkaleku publiko libre batetik metro gutxira, legez kanpo, aparkatzen da”. Hori dela eta, udalak kanpaina bat ipiniko du abian, “herritarrak aparkalekuen, oinezkoentzako guneen eta debekatutako aparkalekuen erabilera egokiarekiko sentikor bihurtzeko”.Horrela, autoa txarto aparkatuta utziz gero, bando baten bidez jakinaraziko zaio jabeari, eta berriro txarto aparkatzen badu, Ertzaintzari deituko da, dagokion isuna ipini diezaioten.