Akerbaltz gaua prestatzen dabiltza Larrabetzun

a: Lekittoko Deabruak 2023ko urr. 19a, 11:28

Ohikoa den moduan, urriaren 31n Akerbaltz Gaua ospatuko dute Larrabetzun, eta ospakizunaren baitan, hainbat ekintza eta ikuskizuna egingo dituzte. Eguna prestatzeko, bi tailer egingo dituzte aurretik: urriaren 20an eta 27an danborrak eta adarrak egiteko tailerra izango da 17:30ean, eta urriaren 29an, 18:00etan, piroteknia tailerra. Gainera, azken egun horretan ere entsegu orokorra egingo dute, eta txokolate-jana. Ekintzak plazan izango dira; eta euria izanez gero, Hori Bai gaztetxean.

Piroteknia-tailerrari dagokionez, hura Lekittoko Deabruak taldearen eskutik egingo da. Hamabi urtetik gorakoentzako tailerra da, eta 16 urtetik beherakoek gurasoen baimen idatzia aurkeztu beharko dute. Izena emateko, urriaren 25a baino lehen idatzi behar da hurrengo helbide elektroniko honetara: kulturbilgunea@gmail.com.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).