Ohikoa denez, postuak, produktuak, taloa, txakolina eta giro atsegina izan da Larrabetzuko plazan. Horrezaz gainera, lehiaketak egin dira kalabazaren pisua eta indaba-aleen kopurua asmatzeko. Bestalde, eta azokaren ekintzen baitan, Leire Milikuak Lur gainean eta itzal azpian liburua aurkeztuko du azaroaren 2an, 19:00etan, Anguleri Kultur Etxean. Milikua arkitektoa da, eta agroekologian eta genero-berdintasunean aditua. Aurkezpenaren ondoren, solasaldia izango da.