Ludotekako gune berriak zertarako erabili erabakiko dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 2a, 12:08

Frontoiko lanak egiten diren bitartean, kirol-ikastaroak ludotekako gune berrietan egingo dira. Hala ere, Larrabetzuko Udalak partaidetza-prozesua zabaldu du, frontoiko lanak amaituta, ludotekako gune berriak zertarako erabili erabakitzeko. Proposamenak azaroaren 12ra arte egin daitezke udaletxean bertan, alkatetza@larrabetzu.eus helbide elektronikora idatzita edo 684 450 667 telefono-zenbakira whatsappa bidalita. Proposamenak azaroaren 23an, 18:30ean, ezagutzera emango dira ludotekan, eta erabakia abenduan hartuko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).