Bederatzi urte bete dira Bizkargi Larrabetzuko dantza taldea sortu zela, eta urteurrena zapatuan, azaroak 11, ospatuko dute. Horrela, 12:30ean, trikipoteoa egingo dute, eta 14:30ean, bazkaria. Bazkalostean bingoa egongo da. Eguna amaitzeko, 18:30ean, dantza-plaza izango da Zuzterrak taldearen eskutik.