Herriko merkataritza bultzatuko du Larrabetzuk

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 14a, 09:41

Aurten ere “Bertokoa indartu” kanpaina martxan ipiniko du Larrabetzuko Udalak. Ekimenak herriko dendak eta zerbitzuak sustatzea du helburu, eta horietan erosketa egiten duenak txartela bat eskuratuko du. Txarteldunak abenduaren 1eko ONCEren zozketarekin batera egingo den zozketa batean parte hartuko du. Kupoi saridunaren azken lau zenbakiekin bat datorren txartelaren jabeak 150 euroko Errigora saskia jasoko du. Era berean, 50 euroko Errigora saski bana jasoko dute azken hiru zenbakiekin bat datozen txartelen jabeek; azken kasu horretan, bederatzi saski zozketatuko dira.