Domekan, azaroak 19, Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketa Mistoa izango da Larrabetzun, udaletxeko plazan hain zuzen. Saioa 12:30ean hasiko da eta norgehiagoka hauek ibiliko dira: Lucia Orbe, Julen Larrea, Uxue Ansorregi, David Naredo, Garazi Arruti eta Hodei Ezpeleta “Bihurri”. Horrezaz gainera, erakustaldia egingo dute herri-kirolari hauek: Patricia Martinek eta Jon Goenatxok, harria jasotzea; Beñat Obietak, lastoa botatzea eta ingudea altxatzea; eta Unai Ardeok, lastoa altxatzea eta botatzea eta ingudea altxatzea.