Orbek eta Larreak txapela eraman zuten Larrabetzun

a/b: Idoia Andres 2023ko aza. 20a, 12:10

Domekan, azaroak 19, Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketa Mistoa izan zen Larrabetzun, eta Lucia Orbek eta Julen Larreak osatutako bikotekideak txapela eskuratu zuen bertan: 15´19´´. Uxue Asonrregik eta David Naredok 18´57´´ egin zuten; eta Garazi Arrutik eta Hodei Ezpeleta “Bihurri”k, 20´32´´. Aizkora txapelketaz gainera, erakustaldiak ere izan ziren, hala nola harria jasotzea, lastoa botatzea eta ingudea altxatzea.