Bizkaia Park Abenturara Larrabetzutik

Aikor aldizkaria 2023ko abe. 12a, 09:58

Larrabetzuko Udalak Bizkaia Park Abenturara, Gueñesera, irteera antolatu du abenduaren 28rako. 2011tik  2019ra bitartean jaiotako umeentzako irteera da eta izena ematea abenduaren 18ra arte egin daiteke Anguleri kultur etxean. Larrabetzun erroldatutakoek 12,60 euro ordainduko dituzte, eta ez erroldatutakoek, 25,20 euro. Hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar da. Autobusa 10:00etan irtengo da herritik, eta 18:00etan itzuli.