Emakume artisauen azoka Larrabetzun

a eta b: Idoia Andres 2023ko abe. 18a, 09:40

Zutunik! Larrabetzuko talde feministak antolatuta, domekan, abenduak 17, emakume artisauen azoka izan zen plazan. Bertan, herriko eta inguruko emakume artisauen lanak ikusgai eta salgai ipini ziren, hala nola apaingarriak, osagaiak, koadroak eta artilez egindako lanak. Gainera, artilearekin nola lan egiten den ikusteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.