Auto klasikoak Larrabetzun

a eta b: Idoia Andres 2023ko abenduaren 19a

Zapatuan, abenduak 16, auto klasikoen erakusketa izan zen Larrabetzuko plazan. Larrabetzu Racing elkarteak antolatuta, aurten erakusketaren 13. edizioa egin da, eta, antolatzaileen esanetan, bertan 70 auto inguru batu ziren. Goiz-goizean hotza egonda ere, eguraldi polita izan zen eta, autoak ikusteaz gainera, taloa dastatzeko aukera –batzuk ez ohikoak, gainera– dastatzeko aukera izan zuten plazara hurbildu ziren herritarrek eta bisitariek.