Bizkargi Larrabetzuko dantza-elkartea logo bila dabil

a: Bizkargi 2023ko abe. 20a, 09:41

Datorren urtean 10 urte bereko ditu Bizkargi Larrabetzuko dantza-elkarteak, eta horregatik, logo berria nahi du; hori arropa eta material berrietan ipiniko dute, eta urteurrena ospatzeko ekitaldien ikurra izango da. Dantza-elkarteak logo-lehiaketa antolatu du eta lanak urtarrilaren 9ra arte bidali daitezke info@bizkargidantzaelkartea.eus helbide elektronikora. Saritzat 250 euro emango dituzte.

Lanak PDF formatuan bidali beharko dira. Lan originalak izan beharko dira, eta koloreko hiru tintatan eginda egon. Epaimahaia dantza-elkarteko kideek osatuko dute, eta hala erabakiz gero, saria eman gabe utzi dezakete. Lehiaketan larrabetzuarrek eta elkarteko kideek hartu ahal dute parte.