Berritze-lanak egin dira Larrabetzuko frontoian: sabaia erabat aldatu da, kantxa eta sarrera margotu dira eta ate bikoitza ipini da sarreran, lekuaren isolamendua hobetzeko. Lanaren ondorioz, kiroldegia eta frontoia itxita egon dira, baina, hango udalak jakinarazi duenez, lanak amaituta, urtarrilaren 2an irekiko dira berriro. Bestalde, urtarrilean eguzki-plakak ipiniko dira autokontsumorako. Larrabetzuko Udalak 379.744,69 euro ipini ditu lanetan, eta dirulaguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldunditik: zehatz-mehatz, Kirol Sailak 152.525 euroko dirulaguntza eman dio, eta 36.284 euro, Herriak Egiten programak.