Gaur, urtarrilak 16, Ser ficción pelikula emango da 19:00etan, Larrabetzuko batzar-aretoan. Pelikula ikusi ondoren, zuzendarietako batekin, Emilio Encaborekin hain zuzen, solasean ibiltzeko aukera egongo da. Autogestioaren bidez egindako filma da, eta bertan hurrengo hausnarketa hau egiten dute: Zergatik behar ditugu gauza irrealak, bizirik jarraitzeko? Filma iaz estreinatu zen Valentziako Mostran.