Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, lapurrak gaztetxera sartu ziren domeka goizaldean. “Leihotik sartu ziren. Hala ere, ez dute balioko ezer eraman; diru apur bat, besterik ez”. Nolanahi ere, gaztetxeko kideek erasoa gaitzetsi dute, eta adierazi dute sustoa hartu dutela. Gainera, gogoratu dute orain dela hilabete gutxi ere, uztailaren 27an hain zuzen, Hori Baira sartu zirela lapurtzera.