Larrabetzun aspalditik dituzte mediku-zerbitzuarekin arazoak, besteak beste, oporretan-eta ordezkorik jartzen ez delako. Larrabetzu Osasuna Publikoaren Alde (LOPA) plataformak jakinarazi duenez, urtarrilean ere sei egunetan egon dira mediku-zerbitzu barik. Horregatik, elkarretaratzera deitu dute barikurako, urtarrilak 26. Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute anbulatorioaren aurrean. LOPAK antolatuta aurretik ere hainbat ekintza egin dira herrian kalitateko lehen arreta bermatzeko eskatzeko, hala nola manifestazioak eta sinadura-bilketa.