Lehiaketan parte hartu ahal izateko, Larrabetzun erroldatuta egon behar da, eta 18 urtetik gorakoa izan. Lanak pendrive batean aurkeztu beharko dira Anguleri Kultur Etxean. Kanpo-memoriarekin batera gutun-azal bat aurkeztu beharko da, eta bertan egilearen datuak eta proposamenaren erreferentzia zehaztu. Irabazleak 300 euro jasoko ditu saritzat. Udal-kultura batzordea izango da epaimahaia, eta aurkeztutako proposamenek baldintzak betetzen ez badituzte, saria eman gabe utzi ahalko du.