Emakumezkoen Eskuz Binakakoa, domekan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 26a, 12:29

Domekan, urtarrilak 28, “Laboral Kutxa” Emakumezkoen Eskuz Binakako partidak jokatuko dira Larrabetzuko udal-pilotalekuan. Pilota mistoa erabilita, gazteen eta promesen partidak izango dira 16:00etatik aurrera, eta 17:30ean elite mailako pilotariek jokatuko dute partida. Arrizabalaga eta erasun ibiliko dira Oronozen eta Goienetxeren aurka; eta Aldai eta Zabala, Beitiaren eta Mendizabalen kontra.