Horrela, Arrizabalagak eta Erasunek 22 eta 8 irabazi zieten Oronozi eta Goietnetxeri; eta Aldaik eta Zabalak 22 eta 19 Beitiari eta Mendizabali. Gainerako partidei dagokienez, gazteen kategorian, Monjek eta Elorzak 18 eta 11 irabazi zieten Perezi eta Carreterori; Antolinek eta Etxenagusiak, 18 eta 4 Ariasi eta Perezi; Ariztik eta Etxezarretak, 18 eta 12 Zabalari eta Arrutiri; eta Fernandezek eta Merinok, 18 eta 14 Luzarralderi eta Menari. Promesen kategorian, bestalde, Gomezek eta Bilyak 18 eta 7 irabazi zieten Ugalderi eta Ozaetari. Txapelketaren hurrengo partidak Usansolon izango dira datorren domekan, otsailak 2.