Jaialdia otsailaren 17an egingo da Larrabetzuko frontoian. Partidak 18:30ean hasiko dira eta pilotari hauek jokatuko dute: Izei Saratxu eta Xabier Astobieta, Markel Cabelloren eta Eñaut Ortizen kontra; eta Lizaso eta Mikel Goñi, Urmenetaren eta Imanol Agirreren aurka. Bertsolariak, bestalde, Etxahun Lekue eta Iratxe Ibarra izango dira. Sarrerak 10 euroan ipini dira salgai Gure Etxea tabernan eta Larrabetzuko pilotalekuan. Mikel Goñiri agurra egiteaz gainera, jaialdiaren sarreren bidez batzen den dirua aurtengo Kuadrilla Eguna antolatzeko erabiliko da.