Maldonado, buruz buruko txapelduna

a: Asierphto 2024ko ots. 5a, 12:26

Zapatuan, otsailak 3, Pala Buruz Buruko Txapelketa izan zen Bizkaia frontoian, Bilbon, eta irabazle Román Maldonado izan zen. Larrabetzun bizi den argentinarrak 0 eta 3 (5 eta 10, 9 eta 10 eta 2 eta 10) irabazi zion Iñaki Urrutiari, eta pozik baino pozago azaldu da lehen aldiz hain titulu garrantzitsua irabazita.

Kontatu digunez, eguna lasai hasi zuen eta kantxara disfrutatzera sartu zen. “Egia esan, joko handia erakutsi nuen kantxan eta hain presio handia dagoenean zaila da hori lortzea”. Kantxan bere onena eman zuen. “Urteko txapelketarik inportanteena irabazi dut eta espero dezagun hemendik aurrera titulu gehiago irabaztea”.

Txapelaz gozatzen dabil, “txapelketa hau ez delako egunero irabazten”. Hala ere, hurrengo helburu du Munduko Bikote Txapelketa, barikuan Mungian hasiko dena. “Partidak barikuetan izango dira eta bakoitzean bikotekide ezberdin batekin jokatzen da; gero puntuak indibidualki gehitzen dira. Sentsazio onak ditut eta txapelketa honetan ere nire onena emango dut, ea irabazterik dudan!”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).