Iñaki Iurrebaso soziologoak “Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” hitzaldia egingo du bihar, otsailak 7, Larrabetzun. Hitzaldia 19:00etan izango da ludoteka gaineko aretoan. Iurrebasoren lanak zeresan handia eman du, izan ere, bere ustez, “daukagun gaitasun-maila kontuan izanda, euskarak izan dezakeen gehieneko erabileratik gertu gaude”. Hitzaldian bere hausnarketaren gakoak azalduko ditu.