Kukubiltxo paretik aterako dira eta kalejira Bizkargi dantza-taldeak eta Eingo musika-taldeak gidatuko dute. Ostean, Anguleri kultura etxearen aurrean, larrabetzuarrek asmatu beharko dute aurten Maskarita nor den. Eingo taldearen eskutik, dantza-plaza izango da 20:00etatik 22:00etara, eta, eguna biribiltzeko, mozorroen pasarela egingo da 23:00etan, Hori Bai gaztetxean.