Argia dute Larrabetzuko auzo guztietan

a: Iñigo Gaztelu 2024ko ots. 9a, 10:44
a: Iñigo Gaztelu

Atzo, oso haize-bolada handiak izan ziren arratsaldean. Horren ondorioz, arazoak izan ziren linea elektrikoan eta Larrabetzun argi barik gelditu ziren 18:00etan. Argia goizaldeko 3tan auzo batzuetara ailegatu bazen ere, goizeko 8etan argi barik jarraitzen zuten zenbait auzotan. Arazoa 09:20ak aldera konpondu da eta argia dago herri osoan. Iñigo Gaztelu alkateak azaldu duenez, bi matxura topatu ditu Iberdrolak eta biak konponduta daude; hala ere, baliteke argi-mozte txikiak izatea, arazoa erabat konpontzeko.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).