Goñiri agurra egiteko bertso-pilota ekitaldia Larrabetzun

a: Larrabetzuko Udala 2024ko ots. 15a, 10:45
a: Larrabetzuko Udala

Zapatuan, otsailak 17, eta 18:30etik aurrera, bertso-pilota ekitaldia egingo da Larrabetzuko frontoian. Bertan, partida hauek ikusteko aukera egongo da: Izei Saratxu eta Xabier Astobieta, Markel Cabelloren eta Eñaut Ortizen kontra; eta Lizaso eta Mikel Goñi, Urmenetaren eta Imanol Agirreren aurka. Bertsolariak, bestalde, Etxahun Lekue eta Iratxe Ibarra izango dira. Sarrerak 10 euroan ipini dira salgai Gure Etxea tabernan eta Larrabetzuko pilotalekuan. Mikel Goñiri agurra egiteaz gainera, jaialdiaren sarreren bidez batzen den dirua aurtengo Kuadrilla Eguna antolatzeko erabiliko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).