“Murriztu, berrerabili, birziklatu” lelopean, zapatuan, otsailak 17, bigarren eskuko merkatua egingo da Larrabetzuko plazan, 10:00etatik 16:00etara; eta euria eginez gero, eskolan. Merkatuan, besteak beste, jostailuak, arropa, liburuak eta etxeko tresnak ipiniko dira salgai. Merkatuan parte hartu nahi duenak telefono-zenbaki honetara deitu dezake: 629 424 026.