Txango batera joateak 13,23 euro balio ditu herrian erroldatuentzat, eta 26,46 euro, herrian erroldatuta ez daudenentzat; bi txangoetara joateak, bestalde, 22,05 euro, erroldatuentzat; eta 44,10 euro, gainerakoentzat. Izena ematea otsailaren 23ra arte egin daiteke Anguleri kultur etxean. Leku mugatua dago, eta beharrezkoa bada, zozketa egingo da martxoaren 6an; larrabetzuarrek lehentasuna edukiko dute.