Larrabetzuko saltokietan euskaraz eskatzeak saria du. Izan ere, hango udalak jakinarazi duenez, herriko merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetan euskaraz egiten duten herritarrek txartel bana jasoko dute, eta aukera izango dute Ikaskoli Xiberoko ikastolen aldeko otzara bat eskuratzeko. Guztira 15 otzara emango dira eta saria zuzena izango da. Ekimenean 15 saltokik hartzen dute parte.