Webgunean honela aurkeztu dute ihes-gela: “Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko. Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. logelara. Lehen 40 minutuak dohainik dira, gozatu, eta amets on!”.