Larrabetzuko Udalak jakinarazi dutenez, dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu da hurrengo hauetarako: beharrizan ekonomikoak dituzten familiak, euskara ikastea, gazte sortzaileak, gazteek alokairua ordaintzea, kultur-elkarteak, lehen-sektorea, putzu septikoak garbitzea, termiten kontrako tratamenduak eta tximiniak garbitzea. Eskaerak apirilaren 15era arte aurkeztu daitezke. Informazio gehiago: www.larrabetzu.eus
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).