Atzo, martxoak 24, Txakolinaren Eguna ospatu zen Larrabetzun, eta plazan hainbat lagun batu ziren Txorierriko txakolin-egileen ardoak gozatzera: Sasikoetxe eta Gorka Izagirre (Larrabetzu); Garkalde, Erdikoetxe eta Basalbeiti (Lezama); eta Magalarte Zamudio. Gainera, baserriko produktuak eta artisau-produktuak ere ipini ziren salgai. Jakinarazitakoaren arabera, 1.025 kopa inguru saldu ziren eta salmentaren bidez batutako diruaren zati bat Gaztelumendi herriko abesbatzari emango diote; beste zatia Zaporeak elkartearentzat izango da.