Bestalde, Sahararen aldeko kontzertu solidarioa egingo da zapatuan, apirilak 20, Hori Bai gaztetxean: 19:00etan hitzaldia izango da, eta kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Hurrengo hauek joko dute: Patxi feat Agusek, Miss Bakerrek eta Angus Feriakumeak. Sarrerak bost euro balioko ditu eta kuskusa eta pintxoak ipiniko dira salgai. Batzen den dirua Darahli elkarteari emango diote.
Apirilaren 24an, 18:00etan, Insumisas, mujeres en lucha en el Sahara occidental dokumentala ikusi ahalko da ludoteka gaineko aretoan, eta haren ostean solasaldia egingo da. Azkenik, Literaturaz Berbetan ekimenaren baitan, Sahara, herri bat erresistentzian liburua hizpide izango dute, bere egilearen, Kristina Berasainen, eskutik. Txinpasmendi gurasoen elkarteak, Kulturbilguneak, Hori Baik eta Larrabetzuko Udalak antolatutako ekintzak dira.