Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 26ra arte zabalik egongo da udalekuetan izena emateko epea. Bi udaleku-mota egongo dira: alde batetik, Etxarriko udalekuak, 2008. urtetik 2014. urtera bitartean jaiotako umeentzat; eta bestetik, udaleku irekiak, 2015. urtetik 2020. urtera bitartean jaiotako umeentzat. Izena ematea Anguleri Kultur Etxean egin behar da. Etxarriko udalekuak ekainaren 24tik 28ra izango dira, eta udaleku irekiak, ekainaren 24tik uztailaren 14ra. Informazio gehiagorako, www.larrabetzu.eus webgunera jo daiteke, edo 944 558 271 telefono-zenbakira deitu.