Domekan, apirilak 21, eskola-kiroleko pala topaketa izango da Larrabetzuko frontoian. Topaketa goizean izango da eta partidak 10:30ean hasiko dira. Olarreta Larrabetzuko pilota elkarteak eta Galipa Zierbenako pilotazale elkarteak antolatutako ekintza da, eta Larrabetzuko Udalaren laguntza jaso dute.