Larrabetzuko Urritarra futbol-taldeak udako campusa antolatu du ekainaren 24tik uztailaren 26ra bitartean. Guztira bost aste izango dira eta aste bakoitzak 75 euro balio ditu; prezioaren barne daude hamaiketakoa eta ekipamendua. Campusa 10:00etatik 14:00etara izango da, baina umeak ume-zaintza-zerbitzura eramateko aukera egongo da; zerbitzua 09:30ean hasiko da. 2018. urtetik aurrera jaiotako umeentzako campusa da. Izena ematea hemen egin daiteke.