Uda programan lan egiteko begiraleak kontratatuko dituzte Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko apirilaren 29a

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duen moduan, begiraleak kontratatuko dituzte Uda programan lan egin dezaten. Curriculumak ekainaren 2ra arte utzi daitezke Anguleri kultur etxean, edo liburutegia@larrabetzu.eus helbide elektronikora bidali. Begiraleak kontratatzeko, hauek hartuko dira kontuan: eskarmentua edota ezagutza izatea aisialdiko zuzendari edo hezitzaile moduan, edota gizarte-kultur dinamizazioan, euskaraz bizitzea eta herrian modu aktiboan parte hartzea.