Auzolanera deitu dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 8a, 11:28

Larrabetzun Panpa-lezkarik Ez elkarteak auzolanera deitu du maiatzaren 12rako. Jakinarazi dutenez, Sasine industrialdean bakarrik dago orube bat panpa-lezka duena, eta hori garbituz gero, Larrabetzun panpa-lezkarik gabeko lau gune egongo lirateke. Beraz, auzolanak bertatik landare inbaditzaileak kentzea du helburu. Hitzordua 10:30ean ipini dute industrialdeko gasolindegiaren ondoko aparkalekuan.