Gernika-Palestina herri-ekimenak mobilizaziora deitu du biharko, maiatzak 11, palestinarrak Rafahn bizi ari diren eraso larria salatzeko eta su-etena eskatzeko. Deialdiarekin bat eginez, elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietako udaletxeen aurrean edo toki esanguratsuetan. Herri horien artean Larrabetzu dago. Elkarretaratzea plazan egingo dute, eta hori Palestinako ikurrez betetzeko eskatu dute. Elkarretaratzearen ondoren, argazkia egingo dute palestinarrei elkartasuna adierazteko.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).